Anai Artea
elkartearen historia

Euskal gatazkari lotua den elkarte zaharrenetarik baten historia. 1970. urtetik gaur egun arte. Anai Arteak nola iragan dituen Euskal Herriko ekaitzak.

1969: Sorrera eta kide sortzaileak

Anai Artea elkartearen sortzaileak
Bazkideak :
  • Pierre LARZABAL
  • Telesforo MONZON
  • Jean BARRENETCHE
  • Angel ARREGUI
  • Jean LARREGAIN
  • Jean FAGOAGA
  • Paul FAGOAGA
  • François ETCHEZAHARRETA
  • Pierre HALSOUET
Telesforo Monzon - 1969

1970: Burgosko prozesua

Beihl kontsilaren askapena

Anai Arteak Burgosko prozesuan hiltzera kondenatu zituztenen aldeko manifestazioak antolatzen parte hartu zuen. Munduko demokraten hunkidura ikaragarria zen.
Anai Arteak ETAren eta botere publikoen arteko bitartekaritza-lan zailak egin zituen bahitua zen Beihl kontsula askatzeko. Baldintza kontsularen bizia errespetatua izatea zen.

1977: Xiberta, bakea lortzeko aukera historiko galdua

1975 Franco hil berria, Telesforo Monzonek euskal partidu politiko eta erakunde armatu biltzea guziak mahain baten inguruan biltzea erdietsi zuen, Angeluko Xiberta golfeko hotelean. 1977ko udaberri hartan egin 5 bilkuren xedea ondokoa zen: "nola lortu Madrilen aitzinean fronte komun bat sortzea Euskadiri aterabide politiko bat emateko".
Batzuen eta bertzeen interesak indartsuegiak ziren, hauteskundeak hurbilegi, denbora eskas zen elgar ezagutzeko eta akordio batera ailegatzeko eta Xiberta bakea lortzeko aukera historiko galdu bat izan zen.

Azken bilkuran, haustura gertatu zen, Telesforo Monzonek hitz profetiko hauek izan zituen:
"Modu batera edo bestera, honelako bide bati lotzen ez garen bitartean, euskaldunok jai dugu."

Peixotoren testigantza, Xibertako bilkuran parte hartu zuen.

Accord de Chiberta

Telesforo Monzon 1981eko martxoaren 8an Donibane Lohitzunen hil zen. Ehorzketa nazionalak Bergara egin ziren, bere sorterrian.
Telesforo Monzonen sortzearen ehungarren urteurrenaren karietarat, Anai Arteak 2004ko abenduaren 11n topaketa bat antolatu zituen Hendaian Xibertako bilkuretan parte hartu zuten zenbaitekin. "Zer gertatu zen Xibertan 1977an ?"

1986: Errefuxiatu bat, etxe bat

Affitxa : Un refuge, un toit
Afitxa ZATOZ BADUT ETXE BAT ZURETZAT
Extrait de la revue Enbata
Enbata 1986-07-31
Abbé Larre, Me Langlois, abbé Carrere, Me Etcheverry-Aintchart, J.Lanne

Uztailaren 24an, ortzegunarekin, "Errefuxiatu bat etxe bat" kanpainaren prentsaurrekoa iragan zen Baionako Agora Hotelean. Mattin Carrere, Arbonako apezak aurkeztu zituen parte-hartzaileak: Denis Langlois, abokatua eta idazlea, Etcheverry-Aintchart, notarioa, Emile Larre, apeza eta Herria astekariaren zuzendaria, Jean Lanne, CFDT-ko sindikalista ohia.

Denis Langlois-ren mintzaldi hunkigarria: "Kanporatze hauekin nolabaiteko froga-banku bat gertatzen ari da. Ez bada erreakziorik, gure eskubideak arriskuan dira, egun euskaldunak, bihar irlandarrak eta beharbada italianoak eta ondotik militante soilak izanen dira, herriek haien buruaren jabe izateko duten eskubidea defendatzen duten guziak eta mugak ez direla ukizeinak izan behar uste duten guziak! Horregatik, aski inkiet naiz, uste dut iritzi publikoa, partidu politikoak, giza eskubideen aldeko elkarteak mugitzen ez badira, hain xuxen, lehenik ez garela gehiago errefuxiatuak ongi errezibitzen dituen Herria izanen, bainan gainerat, ez garela Giza Eskubideen Herria ere izanen! Hori dela eta, uste dut egun Euskal Herrian jokatzen dena borroka inportantea dela, Euskal Herriari argiki eragiten diona..."

Jean Lanne-n mintzaldia: "Extadizio mozorrotuak dira... Jacques Chirac-ek erran du: "Urtea finitu baino lehen, Frantziak bertze balio sistema bat izanen du". Magistraturako sindikatak gizarte libro batetik denak susmagarri izanen diren gizarte baterat pasatzeko arriskuaz ohartarazi gaitu... Giza Eskubideen Defentsarako Komiteak segurtasunaren demagogia salatzen du, errefuxiatuen marginatzea baztertzen du eta Asilo Eskubidearen aldeko frantses kanpainan parte hartzera dei egiten du... OFPRA bere ohiko funtzionamendura itzultzea galdegiten dugu, Gobernua aparte utzita, dosieren azterketa sistematikoki ukatzeko orde. Neurri hartu berriak anulatzea eta norabide berean hartu bertzeak anulatzea galdegiten dugu, eta expultsatuak Ipar Euskal Herrirat itzultzea ere bai. "Segurtasunaren logika" delakoaren kontra mobilizatzera deitzen ditugu demokrazia guziak!

Emile Larrek zioen "errefuxiatu oldeak bata bertzearen gibeletik izan direla eta badirela gerla karlistetik hasi eta egun arte, horrek erran nahi du problema ez dela oraino konpondua, oraino errefuxiatuak badirela espainiar eta frantses estatuek ez baitituzte onartzen Euskal Herriaren askatasun galdeak...".

Eskuaraz, Peixotok, errefuxiatua, erran du "kanpainak aintzina segitzen duela, lehen etaparen emaitza poisitiboa dela 500 aterbe inguru atxeman baita, nahiz eta bakantza denbora izan".

Kanpainaren egungo emaitza (segitzen du) da 453 pertsona prest direla errefuxiatuei aterbe emateko.

1987: Sarekada handia Euskal Herrian

1987 urriaren 3an sarekada handi bat egin zuten, 300 atxilotu, 120 miaketa, bertzeak bertze, elkartearen lokalak. Bilana adierazgarria da:

  • 50 errefuxiatu munduaren lau bazterretarat deportatuak , Hego Ameriketarat bereziki.
  • 200 errefuxiatu polizia espainiarraren esku utziak. Anitzek torturak salatu zituzten.
  • 27 errefuxiatu eta 9 frantses hiritar preso emanak. Hau guzia " erabateko urgentzia", Vichyren garaiko legearen pean.

Anai Arteak berehala eta erreakzionatu zuen 87/01/06 datako komunikatu batekin 06/01/87. Gisa honetan bukatzen da:
"Errefuxiatu guziak kanpo emanik ere, euskal arazoa, arazo politikoa hor gelditzen da. Errepresioak ez du arazoa konponduko. Garaia da boterea dutenek bake negoziatu baten bideak atxeman ditzaten."

Anai Artea Pierre Lartzabali omenaldia egin zion 1988ko urriaren 30ean.

1983-1987: Anai Artea GALen mehatxupean

Errepresio itsuak jo zuen errefuxiatuen komunitatea eta haiek sostengatzen dituztenena. Aitzinetik iritzi publikoa ongi landua zen. Zoritxar guzien falta eta errua errefuxiatuena zen. Errefuxiatuak eta haien lagunak GALeko hiltzaileen helburu bilakatu ziren. Anai Artea ere jomuga zen.
Frantziaren historian, ez da nehoiz holako eremu ttikian eta hain denbora laburrean hainbertze krimen gertatu, denak Felipe Gonzalezen gobernuak administrazio frantsesaren konplizitatearekin manatuak.
40 atentatutan 29 hil eta 30 zauritu (zenbait biziki larriak) eragin zituzten, 3 pertsona bahitu eta hil zituzten eta bertze hainbertze saiakera ere izan zen.

1992: Anai Artea agintariek kezkaturik

Anai Arteako kideak kartzelaratu zituzten euskal errefuxiatuak lagundu eta etxean hartzeagatik, hitza hartzeagatik “Errefuxiatu bat etxe bat”. Etxebizitzak era basatian miatu zituzten.

1995: Harreraren prozesua

81 atxilotu izan ziren, tartean Anai Arteako kideak eta 38 bretoin, azaroaren 13an Pariseko auzitegi korrekzionaleko 12. aretoaren aitzinera eraman zituztenak. Haien krimenak: espainiar poliziarengandik ihesean ziren euskaldunei haien eskuzabaltasuna adieraztea batzuek, espainiar estatutik kanpo errefuxiatuei aterbea atxematea bertzeek.
Anai Arteako kideak barne ziren, lehen etxeak eskaini eta atxeman zituzten, « Errefuxiatu bat etxe bat » kanpainaren baitan. De Félicé, Jacques Maury, Maurice Barth, Madeleine Réberioux, Antoine Sanguinetti abokatuak haien testigantza ematera etorri ziren.

De Félicék bere defentsa honela hasi zuen "Ohore Euskal Herriari, Ohore herri bretoniari" :
"Leporatutako gertakariak (errefuxiatuak aterbetzea, euskal herritarren borrokan atxikimendua erakustea) estimagarri izan beharko lirateke eta ez mespretxagarri. Bake-aterabideak ez ziren sekula atxemanen etsaiaren duintasuna eta adorea aitortu gabe. Proportzio guziak atxikirik, De Gaulle jeneralak ongi adierazi zuen ideia Aljeriako gerlan : jatorren bakea. Prozesu politiko ikaragarria, lan bukatu gabearen sentimenduarekin uzten dudana.
De Félice abokatua.

1996: Presoak itzuli

Euskal preso politikoak hurbiltzeko lehen kanpaina. Presoak hurbiltzeko eta urruneko bizilekura atxikitako errefuxiatuak itzultzeko lekuko hautetsien sostengua presentatu zuen liburuxka baten edizioa.

1997: Anai Artearen lobyng-a

Anai Arteak botere publikoekiko bitartekari lana egin zuen konfinatuen ordezkariek hala eskatuta. Anai Arteak prentsaurreko bat antolatu zuen eta Gaillot Monsinoreak parte hartu zuen. Bertan, konfinatuek herrira itzultzeko erabakiaren berri eman zuten eta Baionako katedraleko kapera bat okupatzeko asmoa agertu. Elkartasun testigantzak alde guzietarik ailegatu zitzaizkien. Hedabideak mugitu ziren.

"Frantzia guzia iragan dut, Euskal Herrian, konfinatuei ene elkartasuna adierazteko eta haien indarra aipatzeko. Pausu handia eman dute. Arriskuak hartu dituzte. Ohore haientzat...."
Gaillot Monsinorea

Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen alde bortz mila bat manifestari bildu zen Baionako karriketan.

2002: euskal presoen hurbiltzea galdetzeko bigarren kanpaina

Euskal Herriko kontseilari nagusi gehienak euskal presoak hurbiltzearen alde agertu ziren.

2006: euskal presoen hurbiltzea galdetzeko hirugarren kanpaina

Euskal Herriko kontseilari nagusien bi heren eta hiru diputatuetarik bi alde agertu ziren.

2006ko martxoaren 22an E.T.A.k su-eten iraunkorra aldarrikatu zuen eta Euskal Herrian itxaropena zabaldu zen.

Anai artea 1969-2021

"ANAI ARTEA, 1969-2021 Elkartearen historia"

Txomin Hiriart-Urruty-ren lan paregabea ANAI ARTEA elkarteari buruz !

"Liburu hau ez da elkarte baten historia baizik. Garai baten lekukoa da eta ofizialki baita isilean eramandako lana kondatzen du. Emazte eta gizon batzuen bizipen eta ikuspuntuak ditu oinarri."

Liburua erosi